XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEGOÑA'KO AMA

Dagonil edo agustuaren amabostgarren egunean ospatzen dabe Bilbao'tarrak eta Bizkaitar guztiak Begoña'ko Amaren eguna.

Egun onetan egunsentia baiño lenago asita, beterik ikusten dogu Begoña'ko Eleiz aundi ta ederra.

Andra Maria Zeruetara jasoa izan zan eskutukiaren ospakizuna da.

Urrillaren amaikagarren egunean, len Andra Maria'ren amatasun eguna ospatzen zan egunean be jai egiten da Begoña'n, baiña egun orretan ospatzen dana Andra Maria Bizkai'ko Zaindaritzat artua izan zan egunaren urte-urrena da.

Begoña Ama Bizkai'tar guztiok dogu zaindari, baiña batez be Bilbao uri aundiak.

Bizkai guztiari dagokio egun onetan jai egitea.